Recicla Birziklatu-ren proiektua, lehen aldiz elkartutako 7 udalekin elkarlanean... ibaiak ez du mugarik!
Proiektua ezagutzen baduzu, zuzenean joan zaitezke:
URRIAK 12 OSTEGUNEAN 22:00etan URETATIK JOATEKO MATERIALIK GABEKO IZEN-EMATEAK ITXIKO DIRA!
'Bidasoa Ibaia Garbi' zergatik?
Gure elkartearen ekintza-eremua Bidasoaldea denez, Plaiaundiko padurak eta Bidasoa ibaiko uharteak eta horien ibilgua berreskuratzeko laguntza eman dezakegu. Ingurune horietan hondakinen pilaketa nabaria da, eta gizakiaren ondorioa
Badakigu hezeguneak ekosistema handia direla, funtsezkoa planetaren orekarako. Eta, agian, haien balioa eta garrantzia ez ezagutzeak haien degradazioa ekarri du
Plaiaundiko padurak berreskuratzea eta kontserbatzea oso garrantzitsua dela uste dugu, eta ezin dugu denbora gehiago eman jardun gabe. Horregatik, Bidasoa ibaiarekin muga egiten duten 7 udaletara jo nahi izan dugu (Lesaka, Bera, Biriatu, Urruña, Hendaia, Irun eta Hondarribia), mugaz gaindiko garbiketa globala antolatzeko. Garbiketa horri 'BIDASOA IBAIA GARBI' deitu nahi izan diogu, eta honako egunean ospatuko da
2023ko urriak 14 larunbata
BAT EGIN BEHAR DUGU, ZABORRAK EZ DUELAKO MUGEZ ULERTZEN, ETA GURE HIZKUNTZA EDO NAZIONALITATEA EDOZEIN DELA ERE, DENOK NORABIDE BEREAN ARRAUN EGIN BEHAR DUGU, GURE ONDARE NATURALA BABESTEARREN.
Jardueraren garapena
Jarduera Lesakatik Hondarribira bitartean uretako zein lehorreko Hondakinen bilketa egitean datza, heldu eta gazteei ingurune naturalez gozaraziz, aldi berean hondakinak bilduz kirola eginez. Garbiketa 09:30etik 12:00etara egingo da aldi berean, ibaiaren hainbat zatitan, eta amaitzean Irun etorbideko zubian erakutsiko dira kendutako hondakinak. Bertan, boluntarioentzako doako piknika egingo da 12:30tik 13:30ra.
Uretako ingurunea garbitzeko, ekimen honetan parte hartzeko prest dauden enpresek utzitako materiala erabiliko da (edo material propioa), hala nola kayakak, piraguak, paddle surfeko taulak edo surfeko taulak. Lagatako materiala mugatua da, eta ezin dugu bermatu modu horretan parte hartu nahi duten guztientzat nahikoa dagoenik. Uretatik joateko gutxieneko adina 10 urtekoa da, eta beti heldu batek lagunduta.
Uretako materiala erreserbatzeko tokirik gabe geratu bazara, eman izena zurearekin... "flotatzeko aukera baduzu behintzat". Parte-hartzea mugatua izango da endarlatza - biriatu (ontxista) tartean, piragua zurrunekin eta paddle puzgarriekin bakarrik joan ahal izango baita. Ibilbide honetan neoprenozko jantzia eramatea gomendagarria da.
Ur bidezko jarduera egiteko, ezinbestekoa da zapatila zaharrak edo txankleta itxiak eramatea.
Lurraren garbiketa bide-gorritik (bizikleta-pista) eta ibai-ertzetako pasealekuetatik (oinez, bizikletaz...) egingo da.
Udal bakoitzari garbitu beharreko tarte/ibilbide bat esleitu zaio.
Materiala elkarteak emango du (eskularruak, zakuak/poltsak, zapi berdea).
ANTOLAKUNTZAREN PARTE IZAN NAHI DUTEN BOLUNTARIOAK BEHAR DITUGUJAR ZAITEZ GUREKIN HARREMANETAN!
LAGUNTZA ORO ONGIETORRIA DA
GARRANTZITSUA: 7 udalentzako edukiera 1.000 zapi berde identifikagarriek markatzen dute, segurtasuna dela eta.
Hiru modutan parte har dezakezu
- 1
Ez dut materialik
eta uretatik joan nahi dut
. - 2
Nire materiala daukat
eta uretatik joan nahi dut
. - 3
Oinez edo bizikletaz
parte hartu nahi dut
.
Hainbat ibilbidetan parte har dezakezu
- 1
LESAKA+BERA
lurretik eta uretatik
+ info - 2
BIRIATU+URRUÑA
lurretik eta uretatik
+ info - 3
HENDAIA
lurretik eta uretatik
+ info - 4
IRUN
lurretik eta uretatik
+ info - 5
HONDARRIBIA
lurretik eta uretatik
+ info
Ibilbideei buruzko informazioa
Bilketaren ondoren, zure zain egongo gara amaierako PICNICean, Etorbideko zubian (Irungo oinezkoentzat, Santiagoko mugan). Bertan, Bidasoa ibaitik kendutako hondakin guztiak ikusgai egongo dira eta unea musikaz girotuko dugu. Piknika doakoa izango da eta boluntarioentzat bakarrik.
Aukera galduko duzu?
URRIAK 12 OSTEGUNEAN 22:00etan URETATIK JOATEKO MATERIALIK GABEKO IZEN-EMATEAK ITXIKO DIRA!